Zinemaldiko filmen aukera-sorta, Donostiatik Bilboko Azkuna Zentrora
2019-09-30
Azkuna Zentroak, ikus-entzunezko eskaintza kulturala handitzeko, atzo amaitu zen Donostiako Zinemaldian proiektatutako filmen aukera-sorta bat bildu du hurrengo egunetan alondegiko zinemetan emateko.
Gaur hasita urriaren 6ra bitartean, hainbat adituk aukeratutako 7 filmez gozatu ahal izango dute bilbotarrek, Zinemaldian estreinatu eta gero.
Goenaga, Garaño eta Arregiren "La trinchera infinita", Ken Loach-en "Sorry we missed you" edo komertzialagoa den Francois Girard-en "The song of names" egongo dira ikusgai.