Skip to main content

Azken bideoak: Teknologia

bideoa prestatzen
Ainhoa Arruabarrena: "Txikitatik pentsamendu kritikoa transmititu behar diegu haurrei"

2019-11-27
Emoki, harreman-ingurune fisiko eta digitalean ongizate integrala sustatzeko elkartea da. Egonaldi On/Off da sortu duten programetako bat, horrekin, ingurune digitalean hezten laguntzeko tresnak ematen dizkie gurasoei.
bideoa prestatzen
Mugikorraren bitartez herritarren mugimenduak jarraitzen hasi da INE

2019-11-18
Gaur hasi eta ostegunera arte iraungo du sakelako telefonoen seinalearen jarraipenak. Espainiako Estatistika Institutua, telefono mugikorren seinalea erabilita, milioika herritarren mugimenduen arrastoari jarraika hasi da geolokalizazioaren bitartez. Lehenik, goizaldeko 00:00etatik 06:00etara, eta, ondoren, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:00etara hartuko dituzte datuak. Goizaldeko tartean, herritarren bizilekuak zehazteko egingo dute, eta, hurrengo orduetan, herritarren mugimenduak kontrolatzeko
bideoa prestatzen
Iker Bizkarguenaga: "Grabatzen gaituztela kontziente izatea beharrezkoa da"

2019-10-16
Txinako Chonging hirian 17 kamera daude 100 binztanleko, ezagutzen den kopururik handiena. Londresen pertsona bakotza 300 aldiz grabatzen da egunean, gutxienez. “Espioitza soziala” edo beste era batera esanda, kaleko kameren kopuru eta eragina muduko hiri guztietan gora egiten ari da. Honen harira segurtasunaz eta intimitateaz hitz egin dugu Gara egunkariko Iker Bizkarguenagarekin.
bideoa prestatzen
Bost urte bete ditu .eus domeinuak

2019-06-25
Adierazi dute bost urteko ibilbidea eginda domeinua sendotu egin dela eta 10.000 erabiltzaile gainditzetik gertu dagoela. Nabarmendu nahi izan dute, .eus domeinua dela euskaldunak interneten konektatzen eta bereizten dituen marka. Honen erakusgarri Bilboko metroan jarri duten pantaila interaktiboa. Iñaki Goirizelaia PuntuEUS Fundazioko lehendakariak azaldu du bost urtetan oztopoak izan dituztela, baina epe ertainean Euskal Herrian, hirugarren domeinu erabiliena izan nahi dutela. Ostegunean, urteurreneko ospakizun-ekitaldia antolatu du PuntuEUS Fundazioak Bilboko Kafe Antzokian. 5 urte hauetako ibilbidea baloratuko dute bertan.
bideoa prestatzen
AHTren aurkako manifestazioa burutuko da larunbatean Gasteizen,

2019-05-13
AHT arbuiatu eta bestelako trena aldarrikatzen duten plataformek, trenaren eztabaidak kanpainan duen ikusezintasuna salatu dute. Gaur Iruñean egindako prentsaurrekoan kanpainan gaia lantzea eskatu diete alderdiei baita trenarekiko duten jarrera azalera dezaten. Honekin batera, larunbaterako manifestazioa deitu dute Gasteizen.
bideoa prestatzen
Asteburu honetan izango da Gipuzkoa Encounterren XIII. edizioa

2019-03-21
Martxoaren 22tik 24ra egingo da aurten Tolosan Gipuzkoa Encounterra. Aurkezpen prentsaurrekoan azaldu dutenez, ordenagailuekiko pasioa sentitzen duten zaletu eta profesionalen bilkura izan dadin nahi dute Encounterra. Encounterretan internet sarearen abiadura izan ohi da gakoetako bat. Aurkezpenean azaldu dutenez, sekulakoa izango da Tolosako topaketara joateko aukera dutenek gozatu ahal izango duten internet abiadura.