‘La lluita continua’ izenarekin, eskuin muturrak erakundeetan zein kalean duen inpunitatearen kontrako egitasmoa abiatu dute Herrialde Katalanetan, 1993an erail zuten Guillem Agulló gazte antifaxista abiapuntu hartuta. Inpunitatearen kontra azken 26 urteetan isildutako borroka aldarrikatzea da egitasmoaren erronka nagusia.
Atzo Albanian izandako lurrikara batek 20 hildako eta 600 zuritu baino gehiago utzi ditueta agintariek desagertuen kopurua ez dela oso zehatza adierazi dute. Gaur lurrikara berri batek Kretako uhartea jo du, Albaniakoan ez bezala, oaingoan ez dira hildakorik ezta zauriturik egon.
Armada kalera atera ahalko da Txilen konstituzioak aurreikusten duen salbuespen egoera ezarri gabe. Segurtasun indarrei askatasun gehiago emango liekeen lege proiektu bat iragarri du Sebastian Piñera, Txileko presidenteak.
Alderdi Nazionaleko Luis Lacalle Pouk %1,3arekin gainditu du Fronte Zabaleko hautagai ezkertiarra, Daniel Martinez. Halere, badira beren hautes-mahaietan bozkatu ez dutenak, boto horien egiaztatzea geldoa izaten da eta horien araberakoa izango da hauteskundeen behin betiko emaitza.