Bazterrekoak | Rosa Parks, arrazismoaren aurkako ikur
2020-06-19
Amerikako Estatu Batuak kontraesanez betetako herrialdea dela ukaezina da, alegia, XVIII. mendetik argi eta itzalez betetako kondairak elikatzen ibili dira. Historiako liburuetan agertzen diren lehen konstituzioaren idazketa errepublikarra edo esklabutzaren ezabapena, muturreko kapitalismoarekin eta errotutako arrazismoarekin kontrajartzen dira. Izan ere, odolez idatzitako historia du bere atzean, Amerikako natiboen sarraskitik hasita, ingelesak eta frantsesak ostean, herrialdeko iparra eta hegoa guda zibilean eta etenik gabe bortizkeria jaso duten beltzaranak. Asko izan dira egoera honen aurrean planto egin zuten eta dutenak, eta baita ere, behartu bazituzten ere, altxatu ez zirenak; bereizketa garaian, autobus eserlekutik altxatu ez zen emakume beltza adibidez: Rosa Parks.