Next Generation EU Berreskuratze Funtsa aurkeztu du Bruselak
2020-05-27
750.000 milioi bi urtetan biltzeko proposamen bat da. Horretarako, diru laguntzetan oinarritutako da, baina maileguak ere barnean hartuko ditu. Apirilaren 24an akordiorik gabe bukatu zen Europar Batasuneko gobernuburuen bilera. Koronabirusa ekonomian eragiten ari den galerari erantzuteko funtsa transferentzietan oinarritzea eskatzen zuen Europako hegoaldeak, herrialderik kaltetuenek, eta bakarrik maileguetan oinarritzea, iparraldeak. Presidentearen esku geratu zen proposamena egitea. Krisiaren kalteak konpontzeko dirua 2021-27 aurrekontuarekin lotuta joango litzateke eta honen diru iturri nagusia estatuen ekarpena da, errenta nazionalaren araberakoa.