Mikel Reparaz: "Ia-ia enfrentamentu zibil bat ikusten ari gara AEBetako kaleetan"
2020-10-22
Mikel Reparaz 'Las grietas de América' liburuaren egilea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Raparazek nabarmendu du gatazka arraziala "bizi bizirik" dagoela AEBetan: "Estatu Batuak Erresuma Batutik independizatu zirenean, herrialde horren oinarri ekonomikoa eskulan esklaboa zen. Horrek hasiera-hasieratik gutxiengo zanpatu bat sortu zuen, eta horrek indarrean jarraitzen du oraindik". Zentzu horretan, nabarmendu du Obamaren agintaldiaren "ondorioa" izan dela Trump: "Gutxiengoek ikusi zuten, ustez, haiena zen presidenteak ez zituela bere promesak bete".