Ipar Euskal Herria "gune gorri" izatera pasa da
2020-09-11
Erabakia Parisen hartuko dute, baina Akitania Berriko Eskualdeko Osasun Agentziaren txostena zehatza da. Jakinarazi duenez, Ipar Euskal Herria parte den Pirinio Atlantikoetako departamendua, Girondekoa bezala, "arrisku handiko eremua" izango da. Horrek suposatzen du mugikortasuna mugatuta izango dutela biztanleek, gehienez 100km-ko zirkulu batera. Honekin batera, Pirinio Atlantikoetako prefeturak epidemiaren hedapena geldiarazteko neurri murriztaileagoak hartzeko atea irekitzen da. Frantziako Gobernuaran azken asmoen artean dago, berrogeialdia betetzeko epea astebetera murriztea. Momentuz, herritar guztien konfinamendua baztertuta dago, baina bilerak murrizteko aukera aztertzen ari dira, baita pribatuak ere, Erresuma Batuko ereduari jarraituz. Azken 24 orduetan ia 10.000 kasu berri erregistratu dira Frantzian. Azken bi asteetan, 130 kasu erregistratu ditu herrialdeak ehun mila biztanleko, Europako tasarik handienetako bat.