Skip to main content

Azken bideoak: Mundua

bideoa prestatzen
Londresek tentsioa areagotzen jarraitzen du Brexiterako negoziaketaren zortzigarren txanda hasi berritan

2020-09-09
Boris Johnson-en exekutiboak urrian adostutakoa ez betetzearekin mehatxatu du Europa. Hain zuzen, ipar irlandari dagokion akordioaren zatia berrikusiko du Erresuma Batuak, iragarri dutenez, aurrera atera asmo duten lege berriaren bitartez. Onartu dute, gainera, nazioarteko legedia urratuko lukeela horrek.
bideoa prestatzen
Aleksei Navalni Errusiako oposizioko kidea komatik esnatu da

2020-09-08
Ospitaleratua egin den Berlingo zentrotik adierazi dutenez, “hitzezko estimuluei erantzuten die”. Iragan astean Alemaniako Gobernuak aditzera eman zuen, "Novichok motako agente neurotoxiko batekin" pozoitu zutela Navalni Errusiako oposizioko kidea, nabarmenduz “arma kimikoekin egindako atentatu baten biktima” izan dela oposizioburua. Berlingo ospitaleak orain ateratako oharrean zehazten da “oraindik goizegi” dela pozoitzeak epe luzera eragin dakizkiokeen ondorioak antzemateko eta aztertzeko.
bideoa prestatzen
Maria Kolesnikova atxilotu dute, Bielorrusiako oposizioko burua

2020-09-07
Maria Kolesnikova oposizioaren presidentetzarako hautagaitzako buruzagietako bat atxilotu dute Minsken, Bielorrusiako hiriburuan. Bestetik, milaka pertsonek egin dute bat asteburuko manifestazioekin Bielorrusian Alexandr Lukashenko presidentearen dimisioa eskatzeko.
bideoa prestatzen
Parisek "trantsizio energetikoan" inbertitu eta enpresei zergak jaitsiko dizkiela iragarri du

2020-09-04
Frantziako gobernuak 100 mila milioi euroren France Relance plana onartu du pandemiak jarduera sozioekonomikoan eragindako kalteak konpontzeko. 100.000 milioi euro Frantziako BPGaren %4 inguru dira, zor publikotik aterako dituenak gobernuak. Diru iturri nagusia, %40, halaber, Europar Batasunaren Next Generation EU planetik iritsiko da. Izan ere, azken honen diru-laguntzak emateko baldintza bat da trantsizio energetikoan inbertitzea, eta hala egingo duela agindu du Parisek.
bideoa prestatzen
Berlinek Alexei Navalny pozoitu izanaren "froga argiak" dituela iragarri du

2020-09-03
Alemaniako Gobernuak ziurtatu duenez, Errusiako oposizioburuari egindako azterketek erakusten dute “Novichok motako agente neurotoxiko” batekin pozoitu zutela eta azalpenak eskatu dizkio Putinen Gobernuari. Berlinek ikerketaren emaitzen berri emango die Europar Batasuneko eta NATOko kideei, eta haiekin "erantzun egoki bat" eztabaidatuko du. Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearekin ere harremanetan jarri da. Errusiak, bere akusazioen froga sendoak eskatu dizkio Berlini. Nabarmendu du herrialdeko adituek ez dutela pozoi edo pozoitze aztarnarik aurkitu. Bestalde,Sobietar Batasunaren garaian Novichok garatzean parte hartu zuten zientzialariek esan dute Navalni agente toxiko horrekin pozoitu balute, hilda egongo litzatekeela.
bideoa prestatzen
Kenoshan izan da Trump, Jacob Blake afro-amerikarra tirokatu zuten hirian

2020-09-02
Jacob Blake afro-amerikarra tirokatu zuten hirian, Kenoshan izan da Donald Trump hautagai errepublikanoa. Joe Biden aurkariaren deserosotasunaz jabetuta eta galdeketek bultzatuta, Trumpek bere estrategia probokatzailea berretsi du, kanpaina betean eginiko bisita honekin.