Bigarren istilu gaua izan da AEBetan poliziak afro-amerikar bat tirokatu ostean
2020-08-26
Igande arratsaldean, Wisconsin estatuko Kenosha hirian, agente batek Jacob Blake larri zauritu zuen. Blakek auto bateko atea zabaldu zuen eta barrura sartzen saiatu. Polizia agente batek, momentu horretan, zazpi aldiz tiro egin zion afro-amerikarrari, bizkarrez zegoela. Tiroz zauritutako gizonezkoaren hiru seme gazteak autoan zeuden tiroketa gertatu zen unean. Benjamin Crump abokatuak jakinarazi du 29 urteko gizona zainketa intentsiboen unitatean dagoela. Tiroketak protestak piztu ditu bigarren egunez Kenoshako Polizia Departamentuak igande gauean etxeratze agindua ezarri arren.