Skip to main content

Azken bideoak: Musika Zuzenean

bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #119: MG Banda + Itzal Uranga (Madeleine)

2020-11-05
Hemen da MusikaZuzenean telebista saioaren 119. atala. Erreportaje nagusia egiteko Bizkaiko Arraita bailarara jo dugu Reegae giroetan datorren MG Banda taldea ezagutzeko. Hitz Bitan atalean, berriz, Madeleine eta Bananas taldeko Itzal Uranga gitarra jotzailearen gustukoak ezagutuko ditugu.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #118: Testura + Aitor Valcarlos (Skakeitan)

2020-10-29
Atal berri honetan Testura egitasmoa ezagutuko dugu, eta horretarako Berriz herriko Kultur Etxean egin dugu hitzordua! Hitz bitan atalean, berriz, Skakeitan taldeko Aitor Valcarlosen gustuko diskoak, aretoak eta kantuen berri izango dugu!
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #117: Aguxtin Alkhat + Enrikko Rubiños (La Topadora)

2020-10-22
Lehen erreportajea osatzeko Lapurpiko Itsasu herrian izan gara, eta bertan Aguxtin Alkhat abeslaria genuen zain argitaratu berri duen "Hutsaren Hatsa" disko berria besapean. Hitz Bitan atalean Enrikko Rubiños bateria jotzailea ezagutuko dugu, urteak atzera Vendetta taldean aritua, eta egun La Topadora taldean murgildua
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #116: Cobra + Ritxi Blanco (Mockers)

2020-10-15
Lehen erreportajea osatzeko Cobra taldeko Haritz Lete eta Ekain Elotza musikariekin egin dugu hitzordua Zarauzko Torreoi ederrean. HITZ BITAN atalean Mocker's taldeko Ritxi Blanco gitarra-jotzailearen gustuen berri izango dugu. Amaitzeko musika albisteak.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #115: Raitx + Tratado de Hortografia

2020-10-08
Gaurko saioan bi erreportaje izango ditugu. Lehen erreportajean RAITX egitasmoa ezagutuko dugu eta argitaratu duten "Abereek erantzungo balute" diskoa. Bigarren erreportajean liburu bat izango da protagonista. Patxi Irurzun idazle nafarraren RRV zaporeko "Tratado de Hortografia" lana.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #114: Brigade Loco + Jon Mortx

2020-10-01
Brigade Loco taldea izango da saio honetako protagonista! Bergarako bandak "Amets Bati Lotuta" diskoa kaleratu du eta aitzaki horrekin bildu gara taldekideekin. Hitz Bitan atalean Jon Mortx ezagutuko dugu, Kaotiko eta Stupenda Jones taldeko kidea. Amaitzeko, musika albisteak.