Skip to main content

"Burdin bideak" erakusketa maiatzaren 27ra arte egongo da ikusgai Zazpikaleetako geltokian

"Burdin bideak" erakusketa maiatzaren 27ra arte egongo da ikusgai Zazpikaleetako geltokian

“Burdin Bideak” argazki erakusketa aurkeztu dute gaur Zazpi kaleetako tren eta metro geltokian. 1986.urtean hasi zen lehiaketa, eta 29. edizioa da aurtengoa; hain zuzen, Euskotren eta Metroaren espazio komun bat hartzen duen lehen aldia da. Erakusketan, 18 herrialdetako 134 argazkilarik irudikatu dituzte trenaren inguruko beren begiradak. 41 argazki originalak dira eta 108 formatu digitalean daude. Irabazlea, Cristina Bezanilla Echeverria, Euskal Herrian jaio zen, nahiz eta Kantabria eta Madril artean lan egiten duen. “Cuaderno de Vinh a Hue”-rekin jaso du lehen saria, Vietnameko Hanoi eta HO Chi Minh hirien arteko trenean hartutako argazkiarekin. Bere hitzetan, "trenak, ametsen, ilusioen eta itxaropenen lekukoak, askatasun espazioak, denboran zeharreko bidaia batean gidatu ninduen”.

 
bannerra

bannerra