"Entire days tohether" laburmetraiak irabazi du Zinebi-ko sari nagusia
"Entire days tohether" laburmetraiak irabazi du Zinebi-ko sari nagusia
Gaur izango da amaiera ekitaldia; sari banaketa izango da, eta bertan, Ohorezko Mikeldi saria emango diote Márta Mésaróz zinegile hungariarrari. Nazioarteko epaimahaiak gaur jakinarazi ditu sariak.
Sari nagusia Luise Donschen zuzendari alemaniarraren “Entire Days Together” fikziozko film laburrak irabazi du. Epaileek "ikuslea protagonistaren mundura erakartzeko gaitasuna" eta "bere inguruaren eta komunitatearen intimitatera erakartzeko ahalmena" azpimarratu dute.