Skip to main content

1.350 euroko isuna ezarri diote G7aren aurkako protestetan Lola Villabriga gazteari aurpegia desitxuratu zion poliziari

1.350 euroko isuna ezarri diote G7aren aurkako protestetan Lola Villabriga gazteari aurpegia desitxuratu zion poliziari

Kautxuzko pilota bat jaurtiz aurpegian zauri larriak eragin zizkion poliziak emakumeari 2018ko abenduan Biarritzen, txaleko horien mobilizazioan. Defentsak “istripu” gisa kalifikatu du egindakoa. Akusazioaren eskaritik urruti gelditu da epaia, poliziari urtebeteko espetxe zigorra eta 15.000 euroko isuna ezartzea espero baitzuen. Lehen prozesua da, izan ere, irailean 17an beste bista bat izango da, ebakuntza kirurgikoak egin behar izan dizkioten gazteari eragindako kalteen kalte-ordainari buruzkoa.

 
bannerra

bannerra