Skip to main content

Abel Azkona artista iruindarra ez da deklaratzera aurkeztu bigarren aldiz

Abel Azkona artista iruindarra ez da deklaratzera aurkeztu bigarren aldiz

Preformancean, "amen" eta "pederastia" hitzak ostia sakratuekin idatzi zituen, kristau elkarteen ezinegona sortuz. Kristau Abokatuen Elkarteak epaitegietara birritan bidaltzeko saiaketa egin zuen, erlijio sentimenduen aurkako delituak egotzita. Lehen aldiz performance-a egin zuenean, auzitegiek ez zuten aurrera egin salaketarekin; Bergako Konvent aretoan lana erakutsi zuenean, ordea, kristauek bigarren saiakera egin eta orduan bai, salaketak aurrera egin eta Azkona deklaratzera deitu zuen epaileak. Otsailean deitu zuten deklaratzera lehen aldiz eta, gaur bezala, orduan ere ez zen agertu. Egunotan, Portugalen erbesteratuta dago, bertako Ministeritzarekin erakusketa berri bat prestatzen.

 
bannerra

bannerra