Skip to main content

Absoluzioak eragindako poza eskertu dute 40 gazteek

Absoluzioak eragindako poza eskertu dute 40 gazteek

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitutako 40 gazte independentistek agerraldia egin dute Iruñean, erabakiaren balorazioa egiteko. Beraien iritziz, ebazpenak agerian uzten du auzipetuetako asko torturatuak izan zirela eta 26/11 sumarioa bera ere tortura horietan oinarritu zela. Pozik agertu dira, batez ere erabakiak herritarren askoren poza sortu duelako. Horrekin batera, konponbideak berrogei militante irabazi dituela azpimarratu dute.


 
bannerra

bannerra