Skip to main content

Alex Rigola (Artista): "Matxismoaren aurkako kontzientzia piztea dut helburu"

Alex Rigola (Artista): "Matxismoaren aurkako kontzientzia piztea dut helburu"

Alex Rigolaren 'Macho Man' instalazioa jarri dute Bilboko Azkuna zentroan, eta ikusleengan matxismoaren aurkako kontzientzia piztea izan da sortzailearen helburua. Guztira, hamabi gune zeharkatuko dituzte bisitariek eta 50 minutuko saioak dira. Ibilbide guztian zehar aurikularretatik entzundako azalpenek gidatuko dituzte bisitariak, eta gela bakoitzean ariketa bana egin beharko dute. Obraren barruan agertzen diren kasuak errealak direla nabarmendu du artistak.

 
bannerra

bannerra