Skip to main content

Amets Ladislao (EHNE Bizkaia): “Arazo hauen aurrean pertsonak gara gakoa, administrazioaren aurretik jarri eta problema aukera bilakatu dugu”

Amets Ladislao (EHNE Bizkaia): “Arazo hauen aurrean pertsonak gara gakoa, administrazioaren aurretik jarri eta problema aukera bilakatu dugu”

Osasun krisiak hankaz gora jarri ditu zenbait sektore, eta kalteak nabarmenak dira gehienentzat dagoeneko. Eragina nabarmena izaten ari da lehen sektorean, esaterako. Besteak beste, nekazariak zailtasun ugari izaten ari dira beren produktuak saltzeko. Jende pilaketak saihesteko aitzakiarekin, baserritarren azokak egitea debekatu zuen Eusko Jaurlaritzak eta gerora, atzera bota du neurria. Amets Ladislao EHNEko kideak esan duenez, horrek argi utzi du, "beste behin ere, administrazioak zeren alde egiten duen". "Ezagutzen ez duten arlo baten gainean agintzea" leporatu die Ladislaok administrazioei.

 
bannerra

bannerra