Skip to main content

Anbulantzietako langileek zerbitzuaren publifikazioa eskatu dute

Anbulantzietako langileek zerbitzuaren publifikazioa eskatu dute

LAB sindikatuak deitutako mobilizazioan nabarmendu dute Covid19aren pandemiak "agerian" jarri duela funtsezko osasun zerbitzuen garrantzia. Hala ere, salatu dute zerbitzu honetako langileak “askotan bitartekorik gabe” lan egin dutela, nahiz eta "lehen lerroan" egon. Gehitu dute “sektore publikoaren prekarizazio orokorraren eta suntsipen sistematikoaren” adibide bat dela, “negozio pribatuaren eta lan-esplotazioaren alde”. Eusko Jaurlaritzari exijitu diote sektorearen azpikontratazioarekin bertan behera utz dezala, eta anbulantzien zerbitzua publifikatu dezala.

 
bannerra

bannerra