Skip to main content

Antxoaren prezioak lurra jo du eta arrantzaleak haserre daude

Antxoaren prezioak lurra jo du eta arrantzaleak haserre daude

Hilabete bat geldi egon ostean hasi da kanpaina eta salmenta. Alabaina, harrapakina "txikia" izan da, eta "ez du balio kontserbarako". Horren ondorioz eta koronabirusa dela eta egin beharreko txandakako deskargagatik, jaitsi egin da antxoaren prezioa. Lekeitioko Kalamua ontziak, astelehenean, haren aurretik zihoan Ondarroako ontzi bati kiloko hamar zentimo eskaini zizkiotela ikusita, ez deskargatzea erabaki zuen eta asteartean saldu zuten, 85 zentimora Ondarroan. Hala ere, "arraroa" egin zaio horrenbeste jaistea Kalamuako 'neskatila' Oihana Garateri.

 
bannerra

bannerra