Skip to main content

Aspanogi elkarteak VII. elkartasun Ipar Martxa egingo du otsailaren 17an Donostian

Aspanogi elkarteak VII. elkartasun Ipar Martxa egingo du otsailaren 17an Donostian

ASPANOGI Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobetzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzuna emanez. Otsailaren 15ean, “Haur Minbizidunaren Nazioarteko Eguna” da, eta Donostiako Udalak prentsaurreko bat eskani du. Elkarteko bi nerabek irakurri dute 2019ko aldarrikapena “ Ez ezazu niri jarraitzeari utzi” lelopean. Bestalde, Maite Peña Foru Aldundiko diputatuak martxoan hitzarmen bat sinatuko dute Aspanogirekin, 61.000 eurokoa. Aurten ere Aspanogik otsailaren 17an Donostian elkartasun Ipar Martxa solidarioa egingo dute zazpigarren urtez jarraian. Goizeko 11:00etan abiatuko da Saguesetik Haizearen Orraziraino. Izen ematea www.herrikrosa.eus webgunean egin daiteke.

 
bannerra

bannerra