Skip to main content

BBK-k Sasoiko proiektua jarriko du martxan urriaren 1ean

BBK-k Sasoiko proiektua jarriko du martxan urriaren 1ean

BBKren helduentzako zentro berriak ateak irekiko ditu urriaren 1ean, Nagusien Nazioarteko Egunean. BBK Sasoiko proiektua Bilboko Erronda kalean sortu duten aretoan jarriko dute martxan. Proiektuaren helburua pertsona nagusien errealizazio pertsonalerako gunea sortzea da, lan-etapa bukatu ostean aktibo mantendu nahi duten pertsonak elkartu eta ideia ezberdinak garatzeko. Eredu berritzailea dela adierazi dute sustatzaileek. Gero eta pertsona nagusi gehiago eta bizi-kalitate altuagoa duen gizartearen erronka berriei erantzun nahi die BBK-k honen bitartez.

 
bannerra

bannerra