Skip to main content

Berriak ekoiztutako 'Geroa euskaratik' saioak euskararen egungo egoera eta aurrera begirako gakoak ditu hizpide

Berriak ekoiztutako 'Geroa euskaratik' saioak euskararen egungo egoera eta aurrera begirako gakoak ditu hizpide

Euskararen presentzia pandemia garaian aztertu da Martin Ugalde Foroan. Berriak “Geroa euskaratik” deitutako saioan jaso du egungo egoera zein den, eta aurrera begirako gakoak eta egin beharrekoak. Irene Arrarats Berriako euskara arduraduna, politikarien hizkuntza hautuaz aritu da eta herritarrei baino gehiago eskatu behar zaiela iritzi dio. Jon Sarasua unibertsitateko irakasle eta kulturgileak hizkuntzaren inguruko akordio baterako abagunea ikusten du. Bestetik, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak alarma egoeran ikusi du hizkuntza eskubideen mekanismoak ahulak direla eta berehala hartu beharreko neurriak zehaztu ditu.

 
bannerra

bannerra