Skip to main content

Cirque Mumo taldeak eta Miriam Lujuak jaso dute Harrapazank saria

Cirque Mumo taldeak eta Miriam Lujuak jaso dute Harrapazank saria

Iragan apirilaren 16an ospatu zen Harrapazank ekimenaren senior mailako finala. Oholtzan hamar talde ikusteko aukera izan genuen. Hiru dantzan, sei musika jotzen eta bat antzerkia egiten. Horietatik irabazleak bi izan ziren: Cirque Mumo taldea eta Miriam Lujua abeslaria. Bakoitzak 500 euroko saria jaso zuen. Epaimahaia Zuriñe Hidalgo musikariak, Natxo Montero dantzariak eta Itziar Ituño aktoreak osatu zuten. Guztira 262 gaztek eta 89 taldek parte hartu dute aurtengo edizioan.


 
bannerra

bannerra