Skip to main content

EH Bilduko ordezkariek "matxinatzen jarraitzeko" aldarria egin dute

EH Bilduko ordezkariek "matxinatzen jarraitzeko" aldarria egin dute

XVII. mendean, bilbotarrak Felipe IV Espainiako Erregearen kontra "Gatzaren Matxinadan" altxatu ziren bezala, oraingo hauteskundeetan ere "altxatzeko" deia egin dute Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak eta eta Jone Goirizelaia Bilboko Udalerako hautagaiak. Matxinada horretan, zergen igoera izan zen iraultzaren pizkundea; gaur egun, EAJren hiri ereduak eta politikek "iraultza" eragin beharko luketela adierazi dute. Ekitaldi handiak soilik antolatzea, prekarietatea sortzea eta Kataluniarekiko "neutraltasunez" jokatzea egotzi diote EAJri. EH Bilduko kideek adierazi dute alderdi jeltzalea garaile aterako dela hauteskundeetan, baina azpimarratu dute "geroz eta indar gutxiagorekin" egingo duela.

 
bannerra

bannerra