Skip to main content

Ertzaintzak 371 foam-ezko bala jaurti zituen Vox-en ekitaldia defendatzeko egin zuen kargan

Ertzaintzak 371 foam-ezko bala jaurti zituen Vox-en ekitaldia defendatzeko egin zuen kargan

Joan den apirilean Vox alderdi politikoak hauteskunde ekitaldia egin zuen Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren aurkako protestetan jende andana bildu zen. Manifestarien protesten aurka Ertzaintzak kargatu egin zuen, eta manifestari bati masailezurra hautsi zioten bi aldetatik. Ospitaleratu eta ebakuntza egin behar izan zioten. Zauritutako neskak adierazi zuen balak jo aurretik polizia bat ikusi zuela bera seinalatzen. Honen aurrean, Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailburuak nabarmendu zuen Ertzaintzak "beharrezkoak" ziren materialak erabili zituela egoera "normaltasunera ekartzeko". Gaineratu zuen foam-ezko bala hauek lesio gutxien eragiten dituztenak direla.

 
bannerra

bannerra