Skip to main content

Eskoziako Lehen Ministroak agindu du bi urte barru egingo dela bigarren kontsulta independentista

Eskoziako Lehen Ministroak agindu du bi urte barru egingo dela bigarren kontsulta independentista

Nicola Sturgeonek bi urteko epea jarri du erreferenduma egiteko. Epe hori da, hain zuzen, Holyroodeko Parlamentuan legealdia bukatzeko falta zaiona. Agerraldian adierazi duenez, Brexitak agerian utzi du Erresuma Batuko parlamentuaren krisi demokratiko "sakona". Haren ustez, Erresuma Batuak ez du Eskoziaren interesen alde egiten eta ondorioz, independentziaren auzia inoiz baino indartsuago dagoela azpiamarratu du. Gaineratu du ez dutela presaz jokatuko, "informazio faltaz beteriko" bozkak izango liratezkeelako. Horregatik, azaldu du nahiago duela Brexitak zer bide egiten duen ikusi eta hautestontzietara deia "pausatua" izatea. Horretarako, Eskoziako gobernuak erreferenduma eskatu ahal izateko lege berria jarriko du martxan urtea bukatu aurretik, Erresuma Batuak horretarako boterea emateari itxaron gabe.

 
bannerra

bannerra