Skip to main content

Eskubide sozialen aldeko ekimena egin du Karta Sozialak Iruñean

Eskubide sozialen aldeko ekimena egin du Karta Sozialak Iruñean

Erosketarako poltsa eta gurditxoei aldarrikapen afitxak erantsita, ilaran zeudela, kalean egin dute ekimena. Ez-ohiko neurri eta konfinamenduan hilabete igaro denean, oinarrizko eskubideak kolokan daudela salatu du Eskubideen Kartak. "Osasun-krisiaren aitzakiapean sistema krisi sozial eta ekonomiko bihurtzeko eta ziur aski gure oinarrizko eskubideak erasotzeko oldarkorki berrantolatzen ari dela kezkaz ikusten ari gara" gaineratu dute ohar bidez. Gaurko ekimena eredutzat hartuta, gauza bera egiteko deia egin die herritarrei Karta Sozialak "ahal duten toki eta une guztietan erakuts dezaten".

 
bannerra

bannerra