Skip to main content

Artea, espolioari aurre egiteko

Artea, espolioari aurre egiteko

Zor "bidegabeari" aurre egiteko elkartasun egitasmoa da ArteaGara. Proiektuan parte hartuko duten artistei esker ona adierazi die Iñaki Soto zuzendariak. ArteaGara egitasmoaren bitartez, hainbat belaunaldi eta estilotako zortzi euskal sortzaileren lanak salduko dituzte. Espresuki ekimenerako egindako artelan originalak eman dituzte artistek, eta serigrafia teknika bidez erreproduzitu dituzte. Jose Antonio Sistiaga, Jose Luis Zumeta, Irantzu Lekue, Jesus Mari Lazkano, Koldobika Jauregi, Juan Gorriti, Gonzalo Etxebarria eta Dora Salazar dira parte hartu duten artistak.

 
bannerra

bannerra