Skip to main content

Etxegabeek konfinatzeko aukera dute Miarritze eta Baionan

Etxegabeek konfinatzeko aukera dute Miarritze eta Baionan

Ipar Euskal herrian etxegabeentzako aterpeak jarri dituzte martxan. Baionako eta Miarritzeko herriko etxeek aterperik ez dutenentzako lekuak ireki dituzte. Batetik, Miarritzeko Notary gunean hogei ohe jarri dituzte. Aldiz, Baionan, Lauga kiroldegia irekiko dute eta 40 ohe jarriko dira bertan. Atherbea elkarteak kudeatzen ditu bi guneak, langile eta laguntzaileekin. Ekimena aurrera ateratzeko baina, kideek, laguntza eskatu diete 65 urte baino gutxiago izan eta osasuntsu direnei. Gainera, etxe animaliak onartzen dituzte bi lekuetan.

 
bannerra

bannerra