Skip to main content

Etxeratek espainiar Gobernuari eskatu dio presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko

Etxeratek espainiar Gobernuari eskatu dio presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko

2017an, ibilbide juridiko bati ekin zioten EPPK euskal preso politikoen kolektiboak eta bide horren balantzearen emaitzak “gazi gozoak ” direla adierazi du Onintza Ostolaza abokatuak, Etxeratek gaur egin duen prentsaurrekoan. Abokatuak jakinarazi duenez, denbora honetan 53 euskal preso politiko gelditu dira aske, horietako gehienak kondena osoa beteta; hortaz, 213 euskal preso daude gaur egun Estatu espainiarreko kartzeletan. Horietatik bi herenek (142 presok) hasi dute ibilbide juridiko berria. Kaleratzeak lortu asmoz, gradu aldaketak eskatzen hasi dira edota espetxe sistemak presoen esku jartzen dituen lanpostuetan izen ematen. Abokatuek, baina, salatu dute espetxeetako Tratamendu Batzordeen jarrera erasokorra dela, eta presoek egindako urratsak gutxietsi eta zailtasunak jartzen dizkietela. Horrela, abokatuek eskaera zehatzak egin dizkiete espetxe bakoitzeko tratamendu batzordeei, espetxe zuzendaritza orokorrari eta, beraz, gobernu espainiarrari: “Utz diezaiotela iraganeko espetxe politika ezartzeari; laga diezaietela presoei banakako bidea egiten, eta errespeta dezatela behingoz beren legedi arrunta”. Zaintza epaitegi zentralari, berriz, exijitu diote “espetxe politika iraganeko politika antiterroristatik at uzteko eta ausardiaz jokatuz, errespetatzeko presoen eskubideak”. Bestalde, Etxerateko senideen izenean, Urtzi Errazkinek espainiar Gobernuari eskatu dio presoei ez jartzeko inongo trabarik bide juridikoa egiteko.

 
bannerra

bannerra