Skip to main content

Euskal musikak 32 ordezkari izango ditu aurten Donostiako Heineken Jazzaldiaren 54.edizioak

Euskal musikak 32 ordezkari izango ditu aurten Donostiako Heineken Jazzaldiaren 54.edizioak

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 54.edizioaren agerraldian , Euskal musikak 32 ordezkari izango dituela adierazi dute antolatzaileek. Jaialdia uztailaren 24tik 28ra izango da. Zehazki, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze prozesutik datozen hamar taldek joko dute, beste bost 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu dira, lau Katapulta Tour Gipuzkoa 2019ri dagozkionak (hauek Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, RO eta Anai dira), hiru gehiago Musikenek proposatutakoak eta lau antolakuntzak zuzenean aukeratuak: Paul San Martin, Nogen, Jaime Stinus eta Easo Abesbatza. Horiei guztiei, Nauticool agertokian jardungo duten sei euskal DJak gehituko zaizkie. Hautatze prozesutik azken helmugara iritsi dira Reunion Big Band, Hot Potato Blues Band, Xahu, Organazing, Amaika Rude Sound: The Ska and the Abstract Truth, Fredi Pelaez Trio, Nacho Soto: Experiment 64, No-Land Trio, Ekhilore Quintet eta Juan Jose Cabillas with Strings. Gainera, 2018an diskoa argitaratu zuten Jon Urrutia Trio, Lurpekariak, Javier López Jaso-Marcelo Escrich Quartet, Broken Brothers Brass Band eta Elkano Browning Cream taldeek ere joko dute. Azkenik, Musikenek proposatuta, The Funk&Risketiers, Xvr Estevez Sextet eta Nasim Quartet Heineken Jazzaldian ariko dira. 54. Heineken Jazzaldirako sarrerak Heineken Jazzaldiaren eta Donostia Kulturaren web orrietan eros daitezke.

 
bannerra

bannerra