Skip to main content

Francoren gorpuzkiak urriaren 24an aterako dituzte Erorien Haranetik

Francoren gorpuzkiak urriaren 24an aterako dituzte Erorien Haranetik

Eguna ez ezik, ordua ere zehaztu dute; diktadorea goizeko 10:30ean aterako dute Erorien Haranetik, Mingorrubioko panteoian berriro hobiratzeko. Francoren gorpua enplazamendu batetik bestera eramateko hiru ordu beharko dituzte. Pribatuan egingo dela adierazi du Espainiako Gobernuak, “errespetua eta duintasuna” bermatzeko. Komunikabideen presentzia ere espreski debekatu egin dute, bai Erorien Haraneko basilikan bai Mingorrubioko mausoleoan; bertan dag hobiratuta Carmen Polo Francoren emaztea. Une oro prozesua gainbegiratuko duena Dolores Delgado jarduneko Justizia ministroa izango da, eta notario eta forentse lanetan arituko da.

 
bannerra

bannerra