Skip to main content

Hasi da literatura eta praktika artistikoen disziplinak uztartzen dituen Gutun Zuria jaialdia

Hasi da literatura eta praktika artistikoen disziplinak uztartzen dituen Gutun Zuria jaialdia

Izenburuak jasotzen duen gisan, arteak ematen duen ezagutza da garrantzitsua, ez euskarria bera. Eta hori da jaialdiaren helburua: artearen eta literaturaren balio hau goraipatzea. Artista-tailerrak, kontzertuak, irrati-saioak, bisita gidatuak eta sorkuntza bisualaren inguruko topaketak egingo dituzte. Tartean, euskal narratiba sorkuntzaren beste eremu batzuetara nola hedatu den erakutsiko dute. Jaialdian, Danele Sarriugarte, Maialen Lujanbio eta Bernardo Atxaga izango dira, besteak beste, beste hainbat artista internazionalekin batera. "Sorkuntza artistikoko irudiak eta hitzak" da jaialdia osatzen duen tailerretako bat. Aurtengo helburua publiko zabalera hedatzea izanik, aniztasun funtzionala duten artistak izango dira protagonista. Gaur hasi eta apirilaren 6ra arte gozatu ahal izango da Azkuna Zentroak antolatutako Gutun Zuria jaialdiaz, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren barruan.

 
bannerra

bannerra