Skip to main content

Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileak Administrazioaren proposamen berriaren zain jarraitzen dute

Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileak Administrazioaren proposamen berriaren zain jarraitzen dute

LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur Bilbon Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailaren arduradunek negoziaziorako duten gaitasun eza salatzeko. Negoziazio mahaian gehiengoa duen LAB sindikatuak 2018an sinatu zuen akordioa. Geroztik, urtebetez aritu dira negoziatzen, akordio zabalagoa eta sakonagoa lortzeko; tartean lanpostu zerrenda handitzea, langileen kategoriak parekatzea edota OPE deialdietan zabaltzen ari den kontsolidazio prozesuekin konpromiso bat sortzea. Abenduan grebara deitu zuten. Orain, Administrazioaren keinu baten zain daude, negoziazio mahaia osatu eta eskaerak betetzeko. Hezkuntza Sailak urtarrilaren 9an bilera egingo dutela jakinarazi zien; hala ere, ez dute baieztapen ofizialik jaso.

 
bannerra

bannerra