Skip to main content

Incansables Txarangak suziria piztuta, hasi dituzte inauteriak Tolosan

Incansables Txarangak suziria piztuta, hasi dituzte inauteriak Tolosan

Hasi dira Tolosako inauteriak, eta aurtengo txupinazoa botatzearen ardura Incansables Txarangako kideek izan dute. Hala, beren ibilbidea omendu dute tolosarrek. Duela mende erdia sortu zen txaranga, eta zehazki, 43 urte daramatzate Tolosako inauterietan jotzen, Kabi Alai elkartearen blusa jantzita. Tolosarrek eurekin hasi eta bukatuko dituzte festak, beraz. Bestalde, gaurko pregoian Jaizkibel konpainiako kideak omendu dituzte.

 
bannerra

bannerra