Skip to main content

Jeltzaleak izan dira lehen indarra EAEko hiru lurraldeetan

Jeltzaleak izan dira lehen indarra EAEko hiru lurraldeetan

Jeltzaleak alderdi bozkatuena izateaz gain, diputatu bat gehiago izango dute Madrilen; sei eserleku eskuratu dituzte guztira. PSEk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk launa eskuratu dituzte. Espainiako eskuinak, beraz, ez du babesik lortu. PPk ez du hautetsi bakar bat ere lortu, eta galdu egin ditu lehen zituen laurak. Ciudadanosek eta Voxek ere ez dute ordezkaritzarik lortu. EH Bilduk dantzan izan ditu bi eserleku azken unera arte; bat Araban eta bestea Nafarroan. Araban beretzat gelditu da azkenean, PPren kaltetan. Javier Maroto Espainiako Kongresutik kanpo gelditu da. Orotara, EH Bilduk bi ordezkari gehiago izango ditu Espainiako Kongresuan.

 
bannerra

bannerra