Skip to main content

Joseba Asiron: "PSNk betikoa egingo du: eskuinari alkatetza emango dio"

Joseba Asiron: "PSNk betikoa egingo du: eskuinari alkatetza emango dio"

Milaka pertsonarekin batera udal plazan egindako agerraldiaren ostean, Joseba Asironek bilkura bana egitera gonbidatu zituen PSN eta Geroa Bai. Sozialistek hitzordura joateari uko egin diote eta zehaztu dute ez dutela “inolako xantaia edo mehatxurik” onartuko EH Bildurengandik. Horren aurrean, Asironek nabarmendu du PSNk “betikoa egingo duela, eskuinari alkatetza emango diola", alegia. Bestalde, EH Bilduk Arrigorriaga eta Tafallako aginte makilak eskuratuko ditu.

 
bannerra

bannerra