Skip to main content

Katharina Winkler eta Yoseba Peñak Zilarrezko Euskadi sariak jaso dituzte

Katharina Winkler eta Yoseba Peñak Zilarrezko Euskadi sariak jaso dituzte

Katharina Winkler eta Yoseba Peñak jaso dituzte Zilarrezko Euskadi sariak aurten. Idazle austriarraren ‘Cárdeno adorno’ eta antropologo bizkaitarraren ‘Hariak’ liburuak direla eta jasoko dituzte Gipuzkoako liburu saltzaileek ematen dituzten urteko liburu onenaren sariak. Zarautzen bizi den idazle bizkaitarraren liburuak familia bereko hiru emakumeren bizipenak ditu oinarri. Peñak 1936ko gerratik gaur egunerako ibilbidea egiten du, bidean historiako pasarteetan emakumeek izan duten eragina errepasatu eta memoria historikoaren beharra nabarmenduz. Katharina Winkler ere izan da Donostiako sariketan. Idazle austriarra Turkiako indarkeria matxista kasu batean oinarritu da ‘Cárdeno adorno’ liburua idazteko. Istorioak amaiera positiboa duela azpimarratu du Winklerrek, eta hori ezinbestekoa egin zaiola istorio hau idatzi ahal izateko; izan ere, liburuaren mezu nagusia egoera horietatik askatzea posiblea dela da.

 
bannerra

bannerra