Skip to main content

Kontxako Banderaren 123. edizioa jokatuko da, hiru egunetan

Kontxako Banderaren 123. edizioa jokatuko da, hiru egunetan

Sailkatze estropada abuztuaren 29an izango da, eta 43 traineru ariko dira: 23 gizonezkoenak eta hogei emakumezkoenak. Aurten ere hautsak harrotu ditu Kontxako estropadaren arautegiak; izan ere, Izaro Lestayok ezingo du parte hartu. Lestayo Getariako Arraun Taldeko patroia da, eta gizonezkoen ARC ligan patroi lanetan aritu den lehen emakumea da. Antolatzailearen arabera, “arautegiak ez du aukera hori onartzen, ez duelako talde egitura mistoa onartzen". Antolatzaileek gizonezko eta emakumezko irabazleen diru sariak berdindu zituzten iaz, eta, haien ustez, “berdintasunaren aldeko pausoak bide horretan egin behar dira, ez proba mistoen bidean".

 
bannerra

bannerra