Skip to main content

LABek ez du parte hartuko Eusko Jaurlaritzak sortutako sindikatu, patronal eta eragile ekonomikoen mahaian

LABek ez du parte hartuko Eusko Jaurlaritzak sortutako sindikatu, patronal eta eragile ekonomikoen mahaian

Sindikatuak salatu du Eusko Jaurlaritzak "patronalari begira" eta "aldebakartasunez" hartzen dituela erabakiak "langileen beharrei begiratu gabe" . Eztabaida "errealak" bultzatzeko guneak falta direla dio. Honen aurrean, "berreraikuntza sozioekonomikorako" plana aurkeztu du sindikatuak. Helburu nagusiak dira “enplegu suntsiketari, lan-baldintzen kaskartzeari eta krisialdiaren ondorio sozial larriei" aurre egiteko "lehentasunezko neurriak” adostea, baita "bizitza erdigunean" jarriko duen “eredu ekofeminista” bateranzko trantsizioari ekitea ere.

 
bannerra

bannerra