Skip to main content

Marixol Iparragirre etxeratzeko ordua dela aldarrikatu dute estradizioaren atarian

Marixol Iparragirre etxeratzeko ordua dela aldarrikatu dute estradizioaren atarian

Marixol Iparragirrek abuztuaren 27an bete zuen frantziar auzitegiek jarritako 20 urteko espetxe zigorra. Reuko espertxean jarraitzen du oraindik; hori dela eta, Eskoriatzako Presoen Aldeko Plataformak eta Donostiako Antiguako Kalera Kalera dinamikak azpimarratu dute Iparragirrek kalean beharko lukeela. Espainiar agentzien filtrazioen arabera, asteazkenean espainiaratzeko asmoa dute Marixol, Auzitegi Nazionalean epaitu dezaten. 1995.urtean Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantearen hilketarengatik epaitzeaz gain, Efe berri agentziak ziurtatu du Auzitegi Nazionalean hamabi auzi dituela irekita. Eskoriatzako eta Antiguako taldeek, ordea, salatu dute auzibide horiek torturapean sinatutako dosierrak dituztela oinarri.

 
bannerra

bannerra