Skip to main content

Maskarek ez dituzte ordezkatzen Covid19aren aurkako babes neurri nagusiak

Maskarek ez dituzte ordezkatzen Covid19aren aurkako babes neurri nagusiak

Lantokietara joateko langileen artean banatuko diren maskarak ez dira erabat eraginkorrak Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun kontseilariordearen arabera. Zubiagak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan aitortu duenez, garbitasunerako erabiltzeko maskarak dira banatuko direnak, eta ez osasungintzan erabiltzekoak. Honen aurrean, Anuska Beika Basurtuko Unibertsitate ospitalean prebentzio arduradunak adierazi du bi egunez maskarak banatzea ezin dela "benetako prebentzio neurritzat jo".

 
bannerra

bannerra