Skip to main content

Mendibetik Orbaizetara ihes bidaia, Hamaika Telebistan

Mendibetik Orbaizetara ihes bidaia, Hamaika Telebistan

1942an, II. Mundu Gerra erdian, Alemania naziak Frantzia okupatu zuen. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. Hauen artean, Mendibe eta Orbaizeta artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen; hain sare sekretua, non izenik ere ez zuen. Espioiak, sare klandestinoak, kontrabandoa, elkartasuna, erresistentzia, esperantza... hau guztia eta gehiago da "Sans Nom Sarea" dokumentala. Gaur, hilaren 5ean, gaueko 22:00etan, ikusi ahalko da Hamaika Telebistan.

 
bannerra

bannerra