Skip to main content

Meta! Programaren laugarren edizioa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak

Meta! Programaren laugarren edizioa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak

Meta! Programaren laugarren edizioa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kultur proiektuak crowfundingaren bidez finantzatzeko programa da Meta!. Aurtengo helburua beste 15 proiektu garatzea da, Aldundiaren arabera. Zentzu horretan, Aldundiak 70.000 euro bideratuko ditu herritarrek proiektuetarako egin ditzaketen bakarkako ekarpenak osatzeko. Kultura Sailak 4.700 euroko ekarpena egingo du, gehienez ere, herritarrek aurkeztutako proiektu bakoitzeko. Edizio berri honen lehenengo fasea apirilaren 25ean hasiko da; herritarrek izena eman dezakete meta@gipuzkoa.eus helbidean ekainaren 7ra arte. Maiatzaren 15ean crowfunding tailer bat egingo dute proiektuak aurkeztu dituztenekin, eta uztailaren 11n beste crowfunding tailer bat eskainiko diete aukeratutako proiektuen bultzatzaileei. Irailaren 19an diru bilketa kanpaina hasiko da.

 
bannerra

bannerra