Skip to main content

Ostegunean jokatuko da Laboral Kutxa Udako Torneoko finala

Ostegunean jokatuko da Laboral Kutxa Udako Torneoko finala

Plazandreak emakumezkoen esku pilota torneoa berezia izan da aurten koronabirusa dela eta, baina garailea Bilboko Bizkaia frontoian argituko da, hilaren 27an iluntzeko 20:00etan. Zortzi jardunaldiren ostean, Mikel Inuntziagaren taldeak eta Reyes Azkoitiarenak jokatuko dute finala. Iera Agirre, Arrate Bergara eta Amaia Aldaik osatzen dute lehen taldea eta Olatz Arrizabalaga, Irantzu Etxebeste eta Nora Mendizabalek bigarrena. Emakume Master Cup-eko antolakuntzak nabarmendu duenez, kirol alorrari dagokionean, “izan daitekeen finalik handiena” izango da. Orain arteko partidak ia publikorik gabe jokatu diren arren, osteguneko finalean ikusleak egon ahal izango dira. Musukoa jantzita eta segurtasun neurriak errespetatuz, 600 pertsona joan ahalko dira gehienez.

 
bannerra

bannerra