Skip to main content

Madrilen "pentsiodunen ahotsa" izango dela adierazi du EH Bilduk

Madrilen "pentsiodunen ahotsa" izango dela adierazi du EH Bilduk

Gaur egin duten prentsaurrekoan Oskar Matutek adierazi du kolektibo honen eskakizunak "bidezkoak eta beharrezkoak" direla bizi baldintza duinak bermatzeko. EH Bilduko Espainiako Kongresurako hautagaiak esan du pentsioak jasotzea "eskubidea" dela, eta "inoiz ez pribilegio bat". Pentsiodunei duintasuna bueltatzeko garaia dela adierazi du. Horretarako, ezinbestekotzat jo du gutxieneko pentsioak bermatzea, jasangarritasun faktorea indargabetzea eta Gizarte Segurantzaren kudeaketa eskuratzea. Hainbat bankuren aurrean eskaini du koalizioak prentsaurrekoa: "Bankuak erreskatatzeko erabili ziren lau euroetatik bakarra erabili zen pentsioak ordaintzeko", azpimarratu dute koalizioko kideek.

 
bannerra

bannerra