Skip to main content

Rosaren itzulerak itzularazi du Pako Aristi nobelagintzara

Rosaren itzulerak itzularazi du Pako Aristi nobelagintzara

Nobelarik kaleratu gabe bi hamarkada igaro eta gero, genero horretara itzuli da Pako Aristi eta ‘Rosa itzuli da’ eleberria kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Hogei urteotan, berriz, idazteko darabilen euskararen eremu soziopolitikoa ezagutzeko ahalegina egin du idazleak.

Nobela idazteko grina duela bost urte sortu zitzaion. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina baliogabetu eta euskal preso politiko dezente libre geratu zen garaian. Preso horietako batzuekin zuen harremanak eta haiekiko zegoen gizarte estigmak eragin diote Aristiri.

Euskal preso ohi horietako bat da Rosa, historia kolektiboa kontatzen duen eleberriko hiru pertsonaia nagusietako bat. Hura libre geratu zen uneak markatzen du istorioaren abiapuntua eta ETA erakundean sartzeko erabakia hartu zuen unean amaitzen da. Izatez, emakume lotsatia baina borroka armatuan murgiltzean bilakaera izan zuena. Baina eleberrian ez dira borroka armatuko gertaerak kontatzen, horiei buruzko gogoeta, baizik.


 
bannerra

bannerra