Skip to main content

Tabernetan tartea uzten ez dutenei isunak jarriko zaizkiela iragarri dute Bilboko eta Gasteizko alkateek

Tabernetan tartea uzten ez dutenei isunak jarriko zaizkiela iragarri dute Bilboko eta Gasteizko alkateek

Atzo tabernak itxi behar izan zituzten Bilboko erdiguneko Ledesma kalean. Eguerdian jendea pilatu egin zen, eta askok ez zuten utzi bi metroko tartea. Udaltzainak kale horretara joan ziren, eta arauen berri eman zieten tabernariei, baina ez zuten isunik jarri. Tabernariek terrazak itxi zituzten urruntzeko neurriak betearazteko modurik ez zutela argudiatuta. Pilaketok ezin direla berriz jazo ohartarazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta zigorrak "zalantzarik gabe" ezarriko dituztela.

 
bannerra

bannerra