Skip to main content

Txetxu Urteaga Venezuelan hil da minbiziaren ondorioz, 1978az geroztik deportatuta egon ostean

Txetxu Urteaga Venezuelan hil da minbiziaren ondorioz, 1978az geroztik deportatuta egon ostean

Bilbon jaiotako azkoitiarra 62 urtekin hil da. Txetxu Urteaga hainbat taldetan militatu zuen, tartean, zentral nuklearren aurkako mugimenduan, ETA PMean eta KAA Komando Autonomo Anikapitalistetan. Azken talde honetako kidea zela, 1979an Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes. Bi aldiz harrapatu zuen Frantziako poliziak, Espainiar Estatuko estradizio eskaera deuseztatuz. Harrapatu zuten azken alditik bi hilabetera, 1984ko maiatzean, Venezuelara eraman zuen frantziako poliziak, turista-bisarekin eta eskoltatuta. Venezuelan 36 urte egon ostean, garuneko tumore batek hil du. Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboen datuen arabera, gaur gaurkoz 8 euskal deportatu daude atzerrian.

 
bannerra

bannerra