Skip to main content

Urriaren 1arekin lotutako dokumentazio eta kontratazioen bila sartu da Guardia Zibila Kataluniako Gobernuaren eraikinetan

Urriaren 1arekin lotutako dokumentazio eta kontratazioen bila sartu da Guardia Zibila Kataluniako Gobernuaren eraikinetan

Bartzelonako 13. Instrukzio Epaitegiko Alejandra Gil Lima epaileak agindua emanda egin dituzte miaketak. Generalitateaz gain, Lan Kontseilaritzara, Atzerritako Gaietarako Kontseilaritzara, Presidentziara eta kabinete juridikora sartu dira. Epaitegiak auzibidea hasi zuen martxoan 30 pertsonaren aurka, 2017ko erreferenduma antolatzen parte hartu zutela eta hori delitua dela iritzita. Bestalde, fiskaltzak urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa eskatu du Quim Torra presidentearentzat. Torrak ez zituen eraikin publikoetatik xingola horiak eta esteladak garaiz kendu.

 
bannerra

bannerra